martes, 13 de enero de 2009

Aho bete hortz TV (3. ataza)

Hona hemen, 3. atazarako, nire taldearekin batera eginiko publizitate polemikoari buruzko telebista, Aho bete hortz TV:








EGILEAK:
Irene Olano
Nerea Etxaniz
Eider Aranberri
Mirian Frances


AHO BETE HORTZ TV-ren PROGRAMAZIOA:

• 23:56/11:56 AM Iragarki diskriminatzaileak, emakumearen, nahiz gizonaren kasuak erakutsiz. Haurrak publizitate objetu erakargarri bezala agertzen diren iragarki batzuk ere bai.

• 00:30/12:30 GMT+1 Dokumentalak, publizitate polemikoaren gaia jorratzen dituztenak.

• 06:07/18:07 GMT+1 Iragarki polemikoenak. Telebistan transmititu izan diren eta kontrobertsia handia sortu izan duten iragarkiak.

• 08:33/20:33 GMT+1 Gai zehatzeko iragarkiak. Politika eta kirolarekin zerikusia duten iragarkiak, betiere polemikoak.

• 08:48/20:48 GMT+1 Publizitate subliminala. Gai honekin zerikusia duten hainbat adibide, bai iragarki edo pelikuletan. Azkenengo hauetariko asko haurrei zuzendutakoak.

• 10:20/22:20 GMT+1 Pelikula eta laburmetraiak. Publizitate polemikoaren kausak eta zergatiak ulertzeko baliagarriak diren filmeak, honek historian zehar izan duen garapena eta giza-burmuinean sortzen duen eragina azalduz.

• 11:42/23:42 GMT+1 Zentsuratutako iragarkiak. Telebista kateetatik kendu izan diren iragarki ugari, haainbat marka ezagun tartean direlarik.


ON DEMAND BIDEOAK:

Telebistaren sarrera orokorra, bere ezaugarri eta helburu nagusiak azalduz.

Telebistaren atal desberdinen sarrera, hauetariko bakoitzean ikusi ahal dena banaka azalduz.

Polemika nagusi. Bere moementuan, askoren ahotan agon izan diren, eta controversia handia sortu izan duten iragarkiak.

Oliviero Toscani. Publizista ezagun baina polemikoaren kanpaina ezagunetakoen aurkezpena.

Kaleko publizitaterik polemikoena. Munduko kaleetan zehar ikusi ahal izan diren publizítate kanpaina harrigarrienen aurkezpena.


Aho Bete Hortz TV, Advertisment TV-ren barnean kate bezala ere aurkitu ahal izango duzue laister.

No hay comentarios: